lunes, 15 de junio de 2009

itsas zaldia

Itsas zaldiaren ugalketa oso bitxia da; arrak eta emeak elkar gorteiatu ondoren, emeak arraren sabel-poltsan uzten ditu arrautzak. Han egoten dira, hiruzpalau asteren ondoren kumeak jaio arte. Itsas zaldi arrak kanguruak duenaren antzeko poltsa bat du. Garaia iritsitakoan, emeak 200 arrautza erruten ditu bikotekidearen poltsan saio bakarrean. Itsas zaldi arraren poltsan gutxi gorabehera 600 arrautza sartzen dira. Hala ere, normalean eme bakarrak ezin du poltsa bete. Hurrengo hilabetean zehar, kumeak seguru hazten dira poltsaren barruan. Jaiotzeko unea iristen denean, itsas zaldi aita alga baten zurtoinean ainguratzen da. Ondoren, kulunka egiten du kumeei poltsatik irteten laguntzeko. Prozesu horretan, itsas zaldi arraren berezko kolorea erabat aldatzen da, eta zuri-grisaxka bihurtzen da. Kumeak jaio ondoren, ur-azalera igo eta, igeri-maskuria airez betetzean, ‘zutik’ jartzen dira lehen aldiz. Orduz gero, jarrera horretan biziko dira.
Eta horixe da, hain zuzen ere, itsas zaldiak duen beste berezitasun bat. Arrain gehienek burua aurretik dutela egiten dute igeri. Itsas zaldiak, ordea, burua altxatuta duela egiten du igeri. Bular-hegats txikiek zeharka mugitzen laguntzen diote. Isatsari esker, berriz, algei euts diezaieke urak ez eramateko edo harrapari izan litezkeenetatik ezkutatzeko. Izan ere, itsas zaldia kostatik hurbil bizi da, alga ugari den tokian.
Itxurari dagokionez, ez da dirudien bezain hauskorra. Azal gogorra du, eta etsaietatik babesteko balio dio, armadura balitz bezala. Hortaz, oso ahula eta hauskorra dirudien arren, kanpo-estaldura gogorra du.
Itsas zaldiaren begiak ez dira aldi berean mugitzen; begi bat ehizatzeko erabiltzen du eta bestearekin zelatan egoten da, etsaia noiz datorren ikusteko. Isatsa kiribildua du, tximuena bezalakoa. Eta, jan nahi duenean edo atseden hartu nahi duenean, isatsarekin koral- edo alga-zati bati heltzen dioItsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Cuvier-eko baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829an. Ia guztiak Hippocampus generokoak dira. Mediterraneoan Hippocampus guttulatus da espezierik ugariena. Gutxi gorabehera hamabost zentimetro luze da, eta mutur luzea du.
Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan itsas zaldia desagertzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzan erabiltzen da, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du.
Heldutasunera iristen den itsas zaldi bakoitzak milaka kume egin ditzake, baina itsas zaldien heriotza-tasa oso handia da arrainkumeak direnean; gutxi gorabehera, kumeen % 5ek irauten du bizirik itsasoan.


viernes, 12 de junio de 2009

Aingira

Aingira Anguillidae familiakoa da eta bere izen zientifikoa Anguilla anguilla da. Bere izena gazteleraz anguila da, ingeleraz eel eta frantzezez
Congrio marinoaren familia berakoa da (conger conger).
Argira hies egiten dion arraina da batez ere gaueko bizitza eginez edo ur uherratan.
Morfologikoki gorputz luzeko arraina da metro bateko luzerakoa suge itzurakoa eskata gabekoa eta zekrezio mukosa batekin inguratuta oso labainkorra eginez. Aletak bateratutak ditu luze bat eginez lamina luze eta fin bat sortuz. Burlaren atzekaldean beste bi aleta ditu baina oso txikiak dira.
Tamaina desberdinekoak aurki ditzakegu; hemeak handiagoak eta pisu gehiagokoak izaten dira harrak baino. 2 metrotaraino hel daitezke eta 10 kg-ko pisua hartzera naiz eta normalena 4kg-koak aurkitzea izan.
Bere semeak preziatuagoak dira ,txitxardinak, gaur egun prezio oso altuak izanez merkatuan.
Atlantikora, Iparreko itsasora, Baltikoan, eta Mediterraneoan bukatzen duten ibaietan aurkitzen da. Nahiz eta itsasoan jaio bere bizitza heldua ibaian igarotzen du eta itsasora itzultzen da errun egitera ondoren hiltzen delarik